Bilbo 2024ko urriaren 4tik 6ra / Bilbao Hostel / Mundua aldatzeko, ausartu egin behar da / Bilbo 2024ko urriaren 4tik 6ra / Mundua aldatzeko, ausartu egin behar da / Bilbo 2024ko urriaren 4tik 6ra / Bilbao Hostel / Para cambiar el mundo hay que venirse arriba / Bilbo 2024ko urriaren 4tik 6ra / Bilbao Hostel / Mundua aldatzeko, ausartu egin behar da / Bilbao 4 > 6 de octubre de 2024 / Mundua aldatzeko, ausartu egin behar da / Bilbo 2024ko urriaren 4tik 6ra / Bilbao Hostel / Mundua aldatzeko, ausartu egin behar da /

Eman izena Zure aletxoa

Ipini nahi duzu zure aletxoa? Ez, Ez, zatoz hondartzara, dagoeneko aletxo asko ipini ditugu eta. Zatoz comuness-era!

Apuntatzeko, bete galdetegia zure datuekin eta prestatu maleta zure xanpu solidoarekin, bigarren eskuko arroparekin, egurrezko hortzetako eskuilarekin eta berrerabiltzen duzun amonaren pijamarekin. Eman izena orain!

Goian lo egitea

Tira, hemen hoztu egin gara apurtxo bat.

Guztiok goian, mendian, natura betean lo egitea sekulakoa da, gure moldekoa. Baina kontuan hartuta Bilbo, urria, lipotimiak, bizkarreko kontrakturak, estaldura txikia…, birritan pentsatu dugu. Bilbao Hostelen hartuko dugu ostatu. Ohea eta bainugela izango ditugu, eta mugikorra kargatzeko entxufea ere bai. Ero-eroan!

Non dagoen axola ez bazaizu ere —azken batean, etorri egingo zara kale egin gabe—, jakizu hementxe dagoela: Basurtu-Kastrexana errepidea 70, 48002 – Bilbo.

Doako aparkalekua izango dugu (zalantza barik eguzki-energiaz bakarrik dabilen zure autoan bazatoz, noski), eta lantegi eta hitzaldietarako gune komunak, wifia esparru osoan, lorategiak, jangelak… Ezin dugu gehiago eskatu, ezta?

Zerbait dut esateko

Badakigu argi daukazula. Ezinezkoa da etorri nahi ez izatea.

Baina ezagutzen dugu elkar, eta mila egoera ezinezkotan jartzen dugu geure burua. Beraz, zalantzaren baten berri eman nahi badiguzu, hauxe da zure leku segurua. Ez lotsatu; hau ez da batzar ilun bat, hemen ez dago hitz egiten utziko ez dizun señororik. Bota!